![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/08/Hemingway%2527s_house_at_Burgete.jpg/640px-Hemingway%2527s_house_at_Burgete.jpg&w=640&q=50)
Auritz
Nafarroa Garaiko udalerria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Auritz[3][lower-alpha 1] (Aurizko hizkeraz: Ahuritze)[lower-alpha 2] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Zangozako merindadean eta Pirinioak eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 44,4 kilometrora. Altuera 859 eta 1218 metro artekoa da, eta 12,71 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtea 233 biztanle zituen.
- Artikulu hau Pirinioko udalerriari buruzkoa da; Izarbeibarreko herri hustua gaitzat duena beste hau da: «Auritz (Izarbeibar)»
Auritz | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Arretxe, Loizu eta Otermin etxeak, zeharkarrikan | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Pirinioak | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Agoitz | ||
Mankomunitatea | Bidausi | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea (2019-2023) | Jose Irigarai Gil (Atalozti) | ||
Posta kodea | 31640 | ||
INE kodea | 31058 | ||
Herritarra | auriztar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°59′27″N 1°20′05″W | ||
Azalera | 12,71 km² | ||
Garaiera | 859-1218 metro | ||
Distantzia | 44,4 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 233 (2023: ![]() | ||
Dentsitatea | 18,33 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 12,45 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 50 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 80,56 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,4 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu euskalduna | ||
Euskaldunak[1][2] | % 30,40 (2018: ![]() | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1253 (independentzia) | ||
Webgunea | www.burguete.es |
Auritz kale-herriaren alerik onena da, Euskal Herrian zabalduen dagoen hiri-egitura, herrialde osokoa. Herri osoa zeharbidearen inguruan egituratuta dago. Kale estu eta zabala da, herrira sartzen den ur guztia kanpora azkar eramaten duten bi ubide txikik inguratzen dutena. Bere arkitektura lau isurialdeko teilatuengatik nabarmentzen da, zalantzarik gabe Pirinio osoko teilatuenak, inguruko elurte ugariei aurre egiteko diseinatuak, eta bere etxeak, piriniotar estiloan izatez, harri grisaxkaz inguratutako fatxada zuriekin eta egurrezko dekorazioekin.
Erroibarrena zen administratiboki 1253ra, udalerri independente batean sortu zenetik. Auritz Nafarroako Gorteetan jarlekudun hiria izan zen. Bertako biztanleak auriztarrak dira.
Donibanetik | ![]() |
Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | ||||
Orreaga (2,4 km) |
![]() |
Auritz | ![]() |
Aurizperri (3,7 km) | |||