Atari:Hezkuntza/Lehen Hezkuntza/BioBlitz
From Wikipedia, the free encyclopedia
BioBlitz bat ikerketa biologikoan ariketa intentsibo bat da, espezie bizi guztiak izendatutako eremu batean erregistratzeko ahaleginean. Zientzialari, naturalista eta boluntario taldeek landa-azterketa intentsiboa egiten dute etengabeko denbora-tarte batean (adibidez, normalean 24 orduz). BioBlitz askok osagai publikoa dute, publikoak aniztasun biologikoarekiko interesa izan dezan. Jendeak gehiago parte har dezan, BioBlitz hauek maiz hiri-parkeetan edo hirietatik gertu dauden natura-erreserbetan ospatzen dira.
Proposamen hau beste batzuk baino luzeagoa da, hainbat jarduera batera egin daitezkeelako eskoletan BioBlitz bat egiten dugunean. Eskolako patioko edo inguruko parke bateko espezieen identifikaziotik hasita (lagunduta edo automatikoa) euren sailkapen eta Wikipedia edo Txikipedian osatzeraino. Munduko txoko askotan egiten den proiektua gurera ekartzeko aukera dugu.
Horretarako, proiektu hau garatzeko gako batzuk ematen dizkizugu hemen, baita kanpo baliabide ugari ere. Guztion artean bio-aniztasuna hobeto ezagutzeko aukera dugu, baita mundu osoari ezagutza hori eskaintzekoa ere. Jar gaitezen lanean.