Asiriar genozidioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Asiriar genozidioa, Sayfo edo Seyfo (asirieraz: ܩܛܠܥܡܐ ܣܘܪܝܝܐ edo ܣܝܦܐ) ere deitua, Otomandar Inperioko asiriarak nahita eta sistematikoki suntsitzeko eragiketa izan zen, Lehen Mundu Gerraren garaian egindakoa. 1914-1920 bitartean, otomandar armadak deportatu eta sarraskitu zuen ipar Mesopotamiako (Tur Abdin, Hakkari, Van eta Siirt, gaur egungo Turkiako hego-ekialdean, eta Urmia, gaurko Irango ipar-mendebaldean) asiriar biztanleria. Genozidioan 500.000-750.000 asiriar hil ziren, gerra aurreko biztanleriaren hiru laurden[1].