Asbesto
From Wikipedia, the free encyclopedia
Asbestoa edo amiantoa zuntz-itxurako mineral-taldea da. Kate bikoitzeko silikatoez osaturik daude. Asbestozko mineralek zuntz luzeak eta egonkorrak dituzte, banandu daitezkeenak eta elkarri lotuak izateko nahiko malguak direnak. Tenperatura altuak jasotzen dute. Kimikaren ikuspuntutik, silizio atomoek osatzen duten harizpi bikoitzeko kate luzez osatuta daude, silizio atomo horiek oxigeno atomoen bidez konektatuta daude. Silikato estrukturaren karga negatiboa netoa magnesio bezalako katioiek egonkortzen dute. Krisotiloa, Mg3Si2O5(OH)4, asbesto erabiliena da[1].
Asbesto | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineral |
Formula | Mg3Si2O5(OH)4 |
Sistema kristalino | Ortorronbiko |
Masa molarra | 277,11 g |
Deskonposaketa puntua | 1.112 °F |
Identifikazioa | |
Kolorea | Berde, gorri, hori, zuri, urdin |
Habitoa | Amorfo, granular, masibo |
Marra | Zuria |
Ezaugarri berezi hauek direla medio, asbestoa produktu manufakturatu anitzetan erabilia izan da: eraikuntzako tresnerian (teilatuak estaltzeko teilak, baldosak eta azulejuak, paperezko eta zementuzko produktuak), igurketa produktuetan (automobilen lozagia, balazta, transmisioko osagaiak), ehun termoerresistenteetan, ontzietan, paketeria eta estalduretan, babes pertsonaleko ekipamenduetan, margoetan, talko produktuetan, etab. Gainera elikagai batzuetan kutsatzaile gisa detektatu da.[2]
Mediku agintariek frogatu zuten amiantoarekin erlazionaturiko produktuek minbizi eragiten dutela heriotza-tasa handiaz 1906 urtetik. 2000ko hamarkadaren hasieran herrialde garatuetan debekatzen hasi zen eta 2005etik aurrera haren erabilera erabat debekaturik gelditu zen Europar Batasunean, baina garapen bidean dauden herrialde batzuetan erabiltzen jarraitzen da. 2009an oraindik bi milioi tona ustiatu zituzten: Errusia (%50a), Txina, Brasil, Kazakhstan eta Kanada (%9 eta %14 artean).