Arthur Stanley Eddington
Britainiar astrofisikaria (1882-1944) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Sir Arthur Stanley Eddington OM (1882ko abenduaren 28a, Kendal, Westmorland, Ingalaterra-1944ko azaroaren 22a, Cambridge, Ingalaterra) astronomo, fisikari, matematikari eta zientziaren filosofo britainiarra izan zen. Honetaz guztiaz gain, XX. mendeko lehen erdian zehar dibulgatzaile gisa ere eskuratu zuen fama. Eddingtonen muga, adibidez, izarren berezko argitasuna zehazten duen limitea, bere izenean definitua dago.
Arthur Stanley Eddington | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kendal (en) , 1882ko abenduaren 28a | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Heriotza | Cambridge, 1944ko azaroaren 22a (61 urte) | ||
Hobiratze lekua | Ascension Parish Burial Ground (en) | ||
Familia | |||
Aita | Arthur Henry Eddington | ||
Ama | Sarah Ann Shout | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Cambridgeko Unibertsitatea Victoria University of Manchester (en) (1898 - 1902) Trinity College (1902 - 1902) | ||
Tesi zuzendaria | Alfred North Whitehead E. T. Whittaker (en) Ernest Barnes (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Subrahmanyan Chandrasekhar Cecilia Helena Payne-Gaposchkin Hermann Bondi Leslie Comrie (en) Max Krook (en) George Cunliffe McVittie (en) Roderick Oliver Redman (en) Gerald Merton (en) G. L. Clark (en) Stavros Plakidis (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | astronomoa, astrofisikaria, filosofoa, fisikaria eta matematikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Greenwicheko Errege Behatokia (1906 - 1912) Cambridgeko Unibertsitatea (1912 - 1944) Cambridge Observatory (en) (1914 - 1944) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Horace Lamb (en) | ||
Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Hungariako Zientzien Akademia Edinburgoko Errege-elkartea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Prusiako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia Nazioarteko Astronomia Elkartea Zientzien Bavariar Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Accademia delle Scienze di Torino | ||
Erlatibitatearen teorian egindako ekarpenek, batez ere Einstein-en Erlatibitate Orokorra azalduz, oso famatu egin zuten aurreko mendeko lehen hamarkadetan. Horrekin batera, garaian, Lehen Mundu Gerran Alemaniarrek eginiko aurrerapen teknologiko eta zientifikoen azalpenak eman zituen mundu anglo-saxoian. Azalpen hauen adibide garrantzitsuenetako bat 1919ko Report on relativity theory of gravitation izan zen. Urtebete beranduago, 1920an, izar-energiaren jatorriaren lehen iragarpena eman zuen, ordura arte erabat ezezaguna zena. Izarretan prozesu nuklearraren aurkikuntza eta mekanismoa aurresan zituen The internal constitution of stars[1][2] artikuluan, iturburua hidrogenoaren eta helioaren arteko fusioa zela proposatuz. Gainera, 1919ko maiatzaren 29ko eguzki eklipsearen harira, Erlatibitate Orokorraren garaiko lehen egiaztapentzat kontsideratu zena, Príncipe uharte-rako ibilaldia antolatu zuen behaketa aurrera eramateko, eta denbora-gezia-ren kontzeptua ezagutzera eman zuen fisikan, The nature of the physical world[3] liburuaren bidez.