Arrano txiki
50 cm-ko luzera eta 120 cm-ko hego-zabalera maximoa dituen hegazti harraparia. Mota guztietako animaliez elikatzen da eta migratzailea da / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrano txikia (Aquila pennata edo Hieraeetus pennatus) accipitridae familiako hegazti harraparia da. Europan, Iparraldeko Afrikan eta Asian bizi da, neguan Saharaz haraindiko Afrikan emanez[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Arrano txiki | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae |
Generoa | Hieraaetus |
Espeziea | Hieraaetus pennatus |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 62 g (pisua jaiotzean) arra: 709 g (helduen pisua) emea: 975 g (helduen pisua) |
Zabalera | 1,11 m |
Kumaldiaren tamaina | 2 |
Errute denbora | 38 egun |
Itxi
Bere hego-luzera 120 zentimetrokoa eta bere gorputza 47 zentimetrokoa izan liteke. Hieraaetus generoko arranoen ezaugarria da neurri ertain edo txikia izatea. Hego luzeak eta isats luze edo ertaina dute. Lumadun tartsoak dituzte eta kolorazioari dagokionez fase desberdinak agertzen dira. Basodun zonaldetan aurkitzen da baina honek sastrakadiarekin edo argiuneekin tartekatua izan behar du, eta ez da inoiz sarraskiz elikatzen[2].