Arrano beltz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arrano beltza (Aquila chrysaetos) Accipitridae subfamiliako hegazti harraparia da, Ipar Hemisferioan ezagunenetariko bat dena. Ar eta eme, bikoteka bizi ohi dira, Europako eskualde batzuetan, Asian eta Ipar Amerikan, batez ere. Iberiar penintsulan oso bikote gutxi geratzen da; eta Euskal Herrian bat edo bi besterik ez, Irunberri inguruan.
- Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; euskal ikurra gaitzat duena beste hau da: «Arrano Beltza»
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Arrano beltz | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Accipitriformes |
Familia | Accipitridae |
Generoa | Aquila |
Espeziea | Aquila chrysaetos |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | arra: 3,572 kg (helduen pisua) emea: 5,194 kg (helduen pisua) |
Zabalera | 2,03 m |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Itxi
Euskal Herriko hegazti harrapari eder eta lirainenetako bat da; Euskal Herriko arranorik handiena den arren, ez dago oso hedatuta gure lurraldean eta Arabako Mendietan eta Pirinioetan bizi diren bikote gutxi batzuek osatzen dute gure inguruko populazioa.