Arkeologia Museo Nazionala (Frantzia)
Frantziako museo arkeologiko nazionala / From Wikipedia, the free encyclopedia
Arkeologia Museo Nazionala (frantsesez: Musée d’Archéologie nationale - Domaine national de Saint-Germain-en-Laye[1]) Frantziako arkeologiari eskainitako museoa da,[oh 1] bereziki, nahiz eta bost kontinenteetako arkeologia-bilduma aberatsa ere baduen. 1862an sortua, Saint-Germain-en-Layeko gazteluan dago (Yvelines), Eugène Viollet-le-Duc-en ikasle izandako Eugène Milletek zaharberrituta eta egokitua museoko erakusketa-aretoak hartzeko.
Arkeologia Museo Nazionala (Frantzia) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Departamendua | Yvelines |
Barruti | Saint-Germain-en-Layeko barrutia |
Frantziako udalerri | Saint-Germain-en-Laye |
Arkitektura | |
Deskribapena |
Beste museo askotan bezala, erakusketa iraunkorrak eta aldi baterakoak dituzte. Bisita gidatuak eskaintzen ditu gaztelua ezagutzeko, hitzaldiak, tailerrak haurrentzat eta helduentzat, kontzertuak, eta abar. Errestaurazio laborategia du, kanpoko ikertzaileek ere erabil dezaketena. Artxiboak eta fototeka ere baditu. Antiquités nationales aldizkari zientifikoa argitaratzen du eta ikerketa proiektuetan parte hartzen du[2].