Arebako
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arebako[1] (latinez: Arevaci edo Aravaci; grezieraz: Arevakos, Arvatkos edo Areukas[2]), Hispanian, Iberiar goi-lautadan, bizi zen herri zelta izan zen.[3] K.a. IV. eta II. mendeen artean Zeltiberiako tribu hegemonikoa izan zen, bakzeoak aliatuak izan zituena. Gaur egun Espainiako Soriako probintzia denean bizi izan zen nekazari herri hura.[4]