Ardo apardun
karbono dioxido (CO2) disolbatuta eta, ondorioz, eferbeszentzia duen ardoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Ardo aparduna karbono dioxido (CO2) disolbatuta eta, ondorioz, eferbeszentzia duen ardoa da[1]. Gas hori, botila itxiaren barruan (edo, batzuetan, eduki txikiko andel itxietan) bigarren hartzidura eginez lortzen da. Osatu den gasak bertatik ihes egiterik ez duenez, likidotan disolbatzen da. Botilan bigarren hartzidura erdiesteko xedez, azukrea gehituko zaio ardoari eta, horri esker, botila irekitzean burbuilak eta aparra osatuko dira, presioa bat-batean jaistearren. Burbuilen leherketa fisikoak disolbatutako azido karbonikoarekin konbinatuta, edaria ahoan sartzean, mihian kilika-sentsazioa sortzen du: honi, gradu apal edo ertainekoa denean, euskaraz txinparta (suhartutako egurrari, adibidez, darizkion pindar edo zirtak gogoratuz) esaten diogu. Horrexek bereizten du ardo aparduna ardo gelditik.
Bestelako ardo apardunak karbonatatuak dira, CO2 gasa artifizialki erantsia dutenak.