Aragoiko katalan
Aragoin mintzatzen den katalana, Sartaldeko Zerrendako udalerrietan / From Wikipedia, the free encyclopedia
Aragoiko katalana[1] (katalanez, Català d'Aragó) deitzen zaio Aragoin mintzatzen den katalanaren aldaerari. Sartaldeko zerrenda izeneko Aragoiren ekialdeko eskualdean mintzatzen da, Huesca, Zaragoza eta Teruelgo ekialdeko udalerrietan. Mendebaldeko katalanaren barnean kokatzen dira Aragoin mintzatzen diren aldaera linguistikoak, ipar-mendebaldekoa eta tortostarra izenekoak. 2011 eta 2014. urteetan bildutako datuak aintzat hartuta, eskualde horretako biztanleen erdiak (%49.9, 30.415 biztanlek) hitz egiten du katalana, baina bere erabilerak behera egin du azken urteetan, tokiko hiztunen emigrazioak, imigrazioak eta Aragoin katalanak duen eta historikoki izan duen lege egoera kalteberak eraginda.[2][3]
Datu azkarrak Datu orokorrak, Lurralde eremua ...
Aragoiko katalana | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Aragoi |
Hiztunak | 30 415 |
Ofizialtasuna | Inon ez |
Eskualdea | Sartaldeko zerrenda |
Araugilea | Katalanaren Aragoiar Institutua |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak katalan Mendebaldeko katalana | |
Hizkuntza kodeak |
Itxi