Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak (italieraz: Palermo arabo-normanna e le cattedrali di Cefalù e Monreale) UNESCOk 2015eko uztailaren 3an Gizateriaren ondarea bezala izendatu zuen Sizilia dagoen multzo arkitektonikoa da. Horietatik zazpi Palermon daude, bat Cefalún eta bestea Monrealen. Guztira bi jauregi, hiru katedral, hiru eliza eta zubi bat dira. Historikoki arabo-normandiar okupazioaren garaikoak dira, 1130tik 1194ra. Multzo honek arkitektonikoki hiru joeren mestizaje nabaria erakusten du: mendebaldekoa, musulmana eta bizantziarra.
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Former province of Italy | Palermoko probintzia |
Koordenatuak | 38°06′39″N 13°21′11″E |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 1487 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 2015 (XXXIX. bilkura) |
Beste eraikin batzuk izendapenetik kanpo gelditu dira, nahiz eta bertan sartzeko eskaera izan. Hauek dira: Castello a Mare, Cubako jauregia, Cubula, Castello di Maredolce Parco della Favara parkearekin, Santa Maria della Maddalena eliza eta Magione eliza.[1]