Arabiar Udaberria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabiar Udaberria edo 2010-2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak aurrekaririk gabeko[1] Ekialde Hurbileko eta Iparraldeko Afrikako hainbat herrialdeetan gertatutako herritarren altxamendu, matxinada, manifestazio eta protesta multzoa izan zen. 2010eko abenduaren 18an hasi ziren, Tunisian, ondoren Mohamed Bouazizi inmolazioak jarraitu zuen — poliziaren gehiegikeria salatzeko bere buruaz beste egin zuena.[2][3] Tunisiako protesten arrakasta ikusirik, Aljeria, Jordania, Egipto, Libia, Maroko, Bahrein eta Yemenen matxinadak antolatu ziren herrialde horietako gobernu ustel eta antidemokratikoen aurka.[4][5][6][7][8]
Arabiar Udaberria الربيع العربي ar-rabīˁ al-ˁarabī | |
---|---|
Data | 2010eko abenduaren 18tik |
Lekua | Arabiar mundua |
Egoera | Herri-altxamenduak gobernuen aldaketa, demokrazia eta giza eskubideen alde. |
Aipagarrienen artean Tunisiako eta Egiptoko iraultzak, Libiako gerra zibila, eta Siria eta Bahraingo herri altxamenduak. Matxinadetan erabili zen slogana "Jendeak erregimenen erorketa nahi du" (arabieraz الشعب يريد إسقاط النظام).[9]