Amnistia Internazionala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amnistia Internazionala[1] (ingelesez: Amnesty International) edo AI, giza eskubideetan oinarritutako nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea da, Londresen (Ingalaterra) 1961ean sortutakoa eta egoitza bertan duena. Peter Benenson abokatuak sortu zuen, "Atxilotu ahaztuak" (The Forgotten Prisoners) eta "Amnistiaren aldeko errekurtsoa" izenekin The Observer egunkari britainiarraren lehen orrialdean argitaratu zituen artikuluen eraginez.[2] Bere helburua "giza eskubideen zapalketa saihesteko eta desagerrarazteko ekintzak egitea da, gai horren inguruko ikerketa ahalbidetzea eta eskubideak urratuta dituztenentzat justizia eskatuz."[3] Erakundeak adierazitako misioa "pertsona bakoitzak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean eta giza eskubideen nazioarteko beste tresnetan jasotako giza eskubide guztiak baliatzeko mundu baten aldeko kanpaina" egitea da.[4] Erakundeak dio hamar milioi kide eta laguntzaile baino gehiago dituela munduan zehar, 150 herrialde eta lurralde baino gehiagotan, giza eskubideen aurkako urraketarekin amaitzeko eta preso politikoen askatasuna ziurtatzeko kanpaina eginaz.[5]
Amnistia Internazionala | |
---|---|
Val més encendre una espelma que maleir per sempre la foscor, Mieux vaut allumer une bougie que maudire les ténèbres, Better to light a candle than curse the darkness, Es ist besser, eine Kerze anzuzünden, als die Dunkelheit zu verfluchen eta ان تشعل شمعة خير من ان تلعن الظلام | |
Datuak | |
Izen ofiziala | Amnesty International |
Mota | garapenerako gobernuz kanpoko erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Kidetza | Campaign to Stop Killer Robots (en) |
Kide kopurua | 7.000.000 (2023) |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Idazkari orokorra | Agnès Callamard |
Egoitza nagusi | |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 309.000.000 € (2018) |
Historia | |
Sorrera | 1961eko maiatzaren 28a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Erresuma Batua |
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (1977) Bartzelonako ohorezko domina (2003) Giza Eskubideen Nazio Batuen saria (1978) Erasmo saria (1976) Geuzenpenning (1987) European Human Rights Prize (1983) Hans Böckler Preis (1988) Free Your Mind (1993) Olof Palme Saria (1991) George Polk Award (1984) Honorary Member of the Order of Liberty Four Freedoms Award – Freedom of Speech |
webgune ofiziala |
1977an Bakearen Nobel Saria jaso zuen, torturaren aurkako kanpainagatik. Nazioartean giza eskubideen alde lanean ari diren taldeen artean ezagunenetakoa da, eta borroka horren oinarriak ezartzeko orduan aitzindaria. Heriotza zigorraren kontra ere egiten du lan.[6]
Urtero txostena argitaratzen dan AIren izenean munduan zehar giza eskubideen kontuak nola dauden laburbiltzeko. Amnnistia Internazionaleko urteroko txosten horretaz gain, beste txosten batzuk ere egiten dituzte.[6]
Munduko hainbat estatutan lanean ari diren AIko taldeek beste estatuetako kasuez arduratzen dira eta ez haiek kokatuta dauden estatuetako kasuez. Horrela kanpotik bakarrik lor daitekeen ikuspegia lortu nahi da, bazkideen arteko gatazkak saihestuz. 1980ko hamarkadan, bere idazkari nagusia Thomas Hammarberg zen, 1990eko hamarkadan Pierre Sanéren, eta 2000ko hamarkadan Irene Khanek zuzendu zuen, 2010eko hamarkadan Salil Shettyk, eta 2021eko martxotik aurrera Agnes Callamard frantziarra dago postu horretan.[7]