Amaiurko gazteluaren setioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Amaiurko gazteluaren setioa 1522ko uztailaren 13tik 19ra egin zuen Karlos V.a enperadorearen espainiar armada ugari batek 150 nafar gerlari eta buruzagi lealistako indar baten kontra.[1] Setioa sinbolismo handiz jantzia heldu zaigu, bi indarren kopuruen desorekagatik, une historikoagatik eta gotortuek, gudu desorekatuan, Nafarroaren askatasun idealaren alde agertu zuten ausardiagatik.
- Artikulu hau 1522ko guduari buruzkoa da; 1813ko gudua gaitzat duena beste hau da: «Amaiurko gudua»
Amaiurko gazteluaren setioa | |||
---|---|---|---|
Nafarroako konkista | |||
Setioaren irudikapena; muino gailurreko informazio panela | |||
Data | 1522ko uztailaren 13tik 19ra | ||
Lekua | Amaiurko gaztelua EH | ||
Koordenatuak | 43°12′14″N 1°28′53″W | ||
Emaitza | Gaztelarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Bertan bukatu zen Henrike II.a Nafarroakoaren aldeko indarrek egindako hirugarren saiakera Nafarroako Erresuma berreskuratzeko, 1512ko Nafarroako konkista eta gero. Azken askapen ahalegina izan zen Bortuez (Pirinioez) hegoaldeko Nafarroako lurraldean. Nafar lealisten eta Karlos V.aren armaden arteko borrokak Hondarribiko setioan izan zuen segida, 1524ko apiril arte.