Ama Teresa Kalkutakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ama Teresa Kalkutakoa[1], jaiotzez Agnes Gonxha Bojaxhiu[2] (Uskub, egun Skopje, Otomandar Inperioa 1910eko abuztuaren 26a - Kalkuta, India, 1997ko irailaren 5a), albaniar etniako eta indiar nazionalitateko[3] moja katolikoa izan zen, Karitateko Misiolarien lagunartea sortu zuena. 40 urte baino gehiago egin zituen Kalkutan (India) "behartsuen artean behartsuenak" zirenei laguntzen. Horretarako, hainbat harrera-etxe, ospitale eta abar antolatu zituen, kaleetan hiltzen ari ziren behartsuak jaso eta zaintzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen. Joan Paulo II.a Aita Santuak dohatsu izendatu zuen 2003an, eta Frantzisko Aita Santuak kanonizatu zuen 2016an.
Ama Teresa Kalkutakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Anjezë Gonxhe Bojaxhiu | ||
Jaiotza | Skopje, 1910eko abuztuaren 26a | ||
Herrialdea | Albania Otomandar Inperioa Indiako Agindupeko Lurra India (1950eko urtarrilaren 26a - | ||
Bizilekua | Skopje Rathfarnham Kalkuta | ||
Lehen hizkuntza | albaniera | ||
Heriotza | Kalkuta, 1997ko irailaren 5a (87 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mother House Of The Missionaries Of Charity (en) | ||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Aita | Nikollë Bojaxhiu | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | albaniera bengalera ingelesa hindia serbiera esloveniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | moja katolikoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Santutegia | |||
Irailaren 5 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
motherteresa.org | |||
Agnesek txikitatik ezagutu zuen bere bokazioa, eta, 1928rako, jada erabakia zuen erlijio-bizitzara zuzenduta zegoela. Orduan, bere izena «Teresa» izenagatik aldatzea aukeratu zuen, misiolarien zaindariari, Teresa Lisieuxkoari, erreferentzia eginez. Hurrengo 20 urteak Irlandako Loretoko Ahizpen komentuan irakasten eman bazuen ere, gaixoak eta pobreak zaintzen hasi zen Kalkuta hirian. Horrek kongregazio bat sortzera eraman zuen, gizarteko baztertuei, batez ere gaixoei, pobreei eta etxerik gabekoei laguntzeko helburuarekin.
1970eko hamarkadan, nazioartean ezaguna zen, eta pobreen eta defentsarik gabekoen defendatzaile eta pertsona humanitario gisa ospea lortu zuen, neurri batean Malcolm Muggeridgeren Zerbait ederra Jainkoarentzat (Something Beautiful for God) dokumentala eta liburuagatik. 1979an, Bakearen Nobel Saria, eta 1980an Indiako sari zibil gorena, Bharat Ratna, jaso zituen bere lan humanitarioagatik. Haiekin batera, maila goreneko dozena bat sari eta aitortza jaso zituen, nazionalak zein nazioartekoak.
Pertsona, gobernu eta erakunde askoren laudorioak jaso zituen. Hala ere, hainbat kritika ere izan zituen, besteak beste, Christopher Hitchens, Michael Parenti, Aroup Chatterjee eta Munduko Kontseilu Hinduaren objekzioak, zeinak mentalitate atzerakoia egotzi eta bere zentroetako arreta eskasa kritikatu baitzuten. 2010ean, bere jaiotzaren mendeurrenean, mundu osoan omendu zuten; Indiako presidente Pratibha Patil-ek bere lana goraipatu zuen[4].