Alpetar orogenia
Mesozoikoaren hasieratik gaur egun arte luzatzen den ziklo orogenikoa, orogenesi-jarduera biziena Goi Kretazeotik Miozenora bitartean izan zuena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Alpetar orogenia Mesozoikoaren bukaeran eta Zenozoikoan zehar,[1] Europan, Afrika iparraldean eta Asian barrena, Afrikako, Indiako eta txikiagoa den Cimmeriako plaken eta iparraldeko Eurasiako plakaren arteko konbergentziaren ondorioz garatutako orogenia da. Europaren hegoaldean, Afrika iparraldean eta Asian ezagutzen diren mendikate garrantzitsuenak sortu zituen: Atlas, Rif, sistema Betikoa, Pirinioak[2], Alpeak, Apeninoak[3], Dinarideak, Helenideak, Karpatoak, Balkanak, Taurus, Kaukasoa[4], Alborz, Zagros, Hindu Kush, Pamir, Karakorum eta Himalaia[5].