Alfontso I.a Nafarroakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfontso I.a batzuetan Alfontso Borrokalaria bezala ezagutua[1][2] (1073 – Poleñino, 1134ko irailaren 7a),[3] Aragoi eta Iruñeko erregea izan zen (1104 – 1134).
Alfontso I.a Nafarroakoa | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1109 - 1115
1109 - 1115
1109 - 1115
1104 (egutegi gregorianoa) - 1134 (egutegi gregorianoa) ← Petri I.a Nafarroakoa - Ramiro II.a Aragoikoa →
1104 - 1134 ← Petri I.a Nafarroakoa - Ramiro II.a Aragoikoa →
1104 - 1134 ← Petri I.a Nafarroakoa - Gartzia V.a Ramiritz → | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alfonso Sánchez | ||||||||||||
Jaiotza | Aragoiko Erresuma, 1073 | ||||||||||||
Herrialdea | Aragoiko Erresuma Iruñeko Erresuma | ||||||||||||
Heriotza | Poleñino, 1134ko irailaren 7a (egutegi gregorianoa) (60/61 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Chapel of Saint Bartholomew (Huesca) (en) | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Antso V.a Nafarroakoa | ||||||||||||
Ama | Felizia Roucykoa | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | Urraka Gaztelakoa (1109 (egutegi gregorianoa) - 1115) | ||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||||
Leinua | Ximeno etxea Royal house of Aragon (en) | ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | Erdi Aroko aragoiera gaztelania | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | agintaria eta Miles Christianus (en) | ||||||||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||||||||
Izengoitia(k) | el Batallador, el Bataller eta Borrokalaria | ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Cutandako gudua Baionako setioa (1130-1131) Valtierrako gudua Zaragozako errekonkista Fragako gudua Military expedition of Alfonso I of Aragon through Andalusia (en) Battle of the Alcalans (en) Battle of Arnisol (en) Siege of Larida (en) Siege of Morella (en) Candespinako gudua | ||||||||||||
Aita Antso V.a Ramiritz (Aragoi eta Iruñeko erregea 1063 eta 1094 artean) eta ama Felizia Roucykoa zituen[4]. Tronua lortu zuen Petri I.a anaiordea hil zenean. Musulmanen aurkako borrokan nabarmendu zen, Zaragoza konkistatu eta gero bere erresuma bikoiztuz. Urraka Gaztelakoarekin ezkondu baitzen, aldi batean Gaztelako Erresuma gobernatu zuen. Hori zela eta 1109 eta 1114 artean «Gaztela, Toledo, Aragoi, Iruñea, Sobrarbe eta Ribagortzako errege eta enperadore» titulua aldarrikatu zuen, nobleteriaren beraren aurkako jarrerak ezkontza baliogabetu zuen arte. Bere garaipenek sona handia eman zioten Erdi Aroan zehar eta XIV. mendeko San Juan de la Peñako kronikak honela zioen nafar-aragoieraz: «clamabanlo don Alfonso batallador porque en Espayna non ovo tan buen caballero que veynte nueve batallas venció», hau da, «On Alfontso Borrokalaria deitzen zioten Espainian hogeita bederatzi gudu irabazi zituen beste zaldizko hoberenik ez zegoelako». Bere kanpainetan Kordoba, Granada eta Valentziako ateetan izan zen eta, besteak beste, Valtierra, Cutanda edo Cullerako guduetan, musulmanak mendean hartu zituen.
Hiltzean bere bizitzaren pasadizorik eztabaidatuenetariko bat jazo zen: erresuma militar ordenen artean banatu zuen. Hau nobleek ez zuten onartzen eta erresuma bitan zatitu zuten, Ramiro II.a Monjeak Aragoiko Erresuma[5] eta Gartzia V.a Ramiritzek Iruñeko Erresuma jarauntsi zituzten.