Alariko II.a
From Wikipedia, the free encyclopedia
Alariko II.a[1] (gotikoz: *Alareiks, *𐌰𐌻𐌰𐍂𐌴𐌹𐌺𐍃, latinez: Alaricus; c. 458/466 - Vouillé, 507ko abuztua) Akitaniako bisigodoen zortzigarren erregea (484 - 507). Euriko erregearen semea. Teodoriko Handia ostrogodoen erregearen alaba zen Tindigotarekin ezkondu zen.
Datu azkarrak Bisigodoen erregea, Bizitza ...
Alariko II.a | |||
---|---|---|---|
484 - 507ko abuztua ← Euriko - Gesaleiko → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bisigodoen Erresuma, 458 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bisigodo | ||
Heriotza | Poitiers, 507ko abuztua (48/49 urte) | ||
Heriotza modua | borrokan hilda | ||
Familia | |||
Aita | Euriko | ||
Ama | Ragnahilda | ||
Ezkontidea(k) | Theodegotho (en) | ||
Seme-alabak | |||
Leinua | Balti dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina Gotikoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa eta buruzagi militarra | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Vouilléko gudua |
Itxi
Loiratik hegoaldeko Galia eta ia-ia penintsula osoa menpean zituen. "Lex Romana Visigothorum" edo "Alarikoren Brebiarioa" izeneko obran erromatarren legeak bildu zituen, 506an. Hurrengo urtean ordea (507), Poitiers inguruan, Vouilléko guduan, frankoen errege Klovisek bere aurka borrokatu eta hil egin zuen; ondorioz, bisigodoek Galiatik kanpo joan behar izan zuten.