Acinetobacter baumannii
From Wikipedia, the free encyclopedia
Acinetobacter baumannii bakterio patogeno oportunista gram negatiboa da. Gaur egun, mundu mailan ezagutzen den infekzio nosokomialen eragile bakteriano nagusienetakoa da; antibiotikoekiko erakusten duen erresistentzia handiagatik. Ospitaleetan bere hazkuntza errazago azaltzen da, eta oraindik ez da infekzioaren tratamendu eraginkorrik aurkitu. Hargatik, azken urteotan asko ikerturiko mikroorganismoa da.[1]
Datu azkarrak Acinetobacter baumannii, Sailkapen zientifikoa ...
Acinetobacter baumannii | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Pseudomonadales |
Familia | Moraxellaceae |
Generoa | Acinetobacter |
Espeziea | Acinetobacter baumannii [[Philippe Bouvet, Patrick Grimont|]], 1986 |
Datu orokorrak | |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Itxi
Iraqibacter izen arruntez ere ezagutzen da, Irak-eko militarren zainketa guneetan mikroorganismoak izaniko hedapena dela eta.[2]