Abdulhamid II.a
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abdulhamid II.a[1] (otomandar turkieraz: عبد الحميد ثانی, `Abdü’l-Ḥamīd-i sânî, turkieraz: İkinci Abdülhamid; 1842ko irailaren 21a - 1918ko otsailaren 10a), Otomandar Inperioko 34. sultana izan zen (1876 - 1909), Turkiar Gazteak egindako altxamenduaren ondorioz kargutik kendu zuten eta Mehmet V.a anaiak ordezkatu zuen.
Abdulhamid II.a | |||||
---|---|---|---|---|---|
1876ko abuztuaren 31 - 1909ko apirilaren 27a ← Murad V.a - Mehmed V.a →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Istanbul, 1842ko irailaren 21a | ||||
Herrialdea | Otomandar Inperioa | ||||
Heriotza | Beylerbeyi Palace (en) , 1918ko otsailaren 10a (75 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mausoleum of Mahmud II (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Abdulmezid I.a | ||||
Ama | Tirimüjgan Kadın | ||||
Ezkontidea(k) | Mediha Nazikeda Kadın (en) Sazkar Hanım (en) Müşfika Kadın (en) Peyveste Hanım (en) Fatma Pesend Hanım (en) Behice Hanım (en) Emsalinur Kadın (en) Azize Dilpesend Kadın (en) Nurefsun Kadın (en) Mezidemestan Kadın (en) Bedrifelek Kadın (en) Bidar Kadın (en) Saliha Naciye Kadın (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Osmanliar Dinastia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | subiranoa | ||||
Lantokia(k) | Istanbul | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | islama Sufi (en) | ||||
Abd-ul-Mejid I.a sultanaren eta bere emazte Tirimüjgan (Virjin) armeniarraren bigarren semea zen. Tronutik bere anaia Murad V.a kendu ondoren hartu zuen sultanaren kargua 1876an. Botere absolutua izan zuen azken sultan otomandarra izan zen, eta hamarkada batzuetarako atzeratzea lortu zuen Turkiako garai modernoaren etorrera. Metodo autoritario eta sarri errukigabeak baliatu zituen indar separatistekin tratatzeko; eta baita maniobra diplomatikoak ere Europako botere bat bestearen kontra jarriz.