Abdomeneko muskulu zuzen
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abdomeneko muskulu zuzena sabel hormetako muskulu bat da. 5-7. saihetsetako kartilago aurpegitik eta xifoide apofisitik pubiseko arantzara eta sinfisi pubikora heltzen da, zuntzak bertikalki doazelarik[1]. Muskulu poligastrikoa da, hau da, hainbat atalez osatua dago. Hiru bitarteko tendoi ditu: xifoide azpiko tendoia, zilbor mailako tendoia eta zilbor azpiko tedoia. Muskuluaren aponeurosia lerro zuriaren osagaietako bat da. Muskulu piramidalarekin batera, muskulu zuzenen lekaz inguratuta dago. Leka hau, alboko muskuluen aponeurosiek osatzen dute.
Datu azkarrak Xehetasunak, Arteria ...
Abdomeneko muskulu zuzen | |
---|---|
Xehetasunak | |
Arteria | Beheko epigastrio arteria |
Nerbioa | Seigarren saihetsarteko nerbioa Zazpigarren saihets-arteko nerbioa Zortzigarren saihets-arteko nerbioa Bederatzigarren saihets-arteko nerbioa Hamargarren saihets-arteko nerbioa Hamaikagarren saihets-arteko nerbioa Saihets-azpiko nerbioa iliohypogastric nerve (en) |
Muskuluaren akzioa | Enborraren flexioa Enborraren flexio laterala Prentsa abdominala |
Antagonista | Trizeps espinal (muskulu erektorea)a |
Identifikadoreak | |
Latinez | m. rectus abdominis |
MeSH | A02.633.567.050.800 |
TA | A04.5.01.001 eta A04.5.00.001 |
FMA | 9628 |
Terminologia anatomikoa |
Itxi