1964ko Alaskako lurrikara
From Wikipedia, the free encyclopedia
1964ko lurrikara Alaskan edo Alaskako lurrikara handia Richter eskalan 9,2 magnitudera iritsi zen lurrikara bat izan zen[1]. 1964ko martxoaren 27an gertatu zen, Ostiral Santu egunean eta, horregatik, Ostiral Santuko lurrikara (ingelesez Good Friday earthquake) izena ere hartzen du.
Datu azkarrak Mota, Data ...
1964ko Alaskako lurrikara | |
---|---|
Mota | lurrikara |
Data | 1964ko martxoaren 27a |
Kokaleku | Prince William Sound, Alaska-Aleutian subduction zone, Aleutian megathrust (en) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lurrikararen momentu sismikoa | 9,2 |
Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale XI (en) |
Sakonera bertikal | 23 km |
Pertsona hilak | 131 |
Kalteen kostua | 311 M$ |
Itxi
Lurrikara honek, bere epizentroa, Alaskako Anchorage herritik gertu izan zuen, Prince William Sound inguruan, eskualde osoan ere eragina izan zuen arren. Kenaiko penintsula eta Alaskako fiordoen inguru osoa, tsunami erraldoiek urez estali zuten. Kaliforniako Crescent City bezain urruneko eskualdeetan ere tsunamiak gertatu ziren, bertan, 190 pertsona hilez.