1953ko Ekialdeko Alemaniako matxinada ekainaren 16an hasi zen Ekialdeko Berlinen eraikuntza-langileek grebari lotu ziotenean. Hurrengo egunean Alemaniako Errepublika Demokratikoaren aurkako matxinada bilakatu zen. Alemanian, matxinadari Ekialdeko Alemaniako herri matxinada (alemanez: Volksaufstand in der DDR) edo 1953ko ekainaren 17ko matxinada (Aufstand vom 17. Juni 1953) diote.[2] Miloi bat lagun baino gehiagok hartu zuten parte 700 herritan.[3] Alemaniako Alderdi Sozialdemokratarekin loturiko lagunek, borrokalari antifaxistek eta sindikalistek zeregin inportanteak izan zituzten matxinadan.[4]
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Itxi
Baina Armada Gorriko tankeek eta Volkspolizeik laster erantzun zuten eta matxinada bukatu zen. Hala ere, ekainaren 17tik aurrera oraindik 500 herri baino gehiagotan grebak eta manifestazioak izan ziren.