1893ko Belgikako greba
From Wikipedia, the free encyclopedia
1893ko Belgikako greba (frantsesez: grève générale de 1893; alemanez: algemene staking van 1893) Belgikan egin zen greba orokor handi bat izan zen, 1893. urtean, Alderdi Laborista Belgikarrak (POB-BWP) konbokatuta Auguste Beernaert-en gobernuari presioa egiteko gizonezkoen sufragio unibertsala hauteskundeetan sartzeko. Greba orokorra hori Belgikan konbokatu zen lehena izan zen, eta momentu erabakigarria izan zen jaiotzearren zegoen mugimendu sozialistarentzako. Carl J. Strikwerda historialariaren arabera, Europan egin zen lehen benetako greba orokorra izan zen.[1]