1886ko Belgikako greba
From Wikipedia, the free encyclopedia
1886ko Belgikako greba edo 1886ko gizarte matxinada 1886 urteko martxoaren 18tik 29ra Belgikan izandako langile matxinatuen greba izendatzeko erabiltzen da, batez ere, Lieja eta Hainautprobintzien industria-arroetan.
Matxinada gizarte-desberdintasunek eragindakoa izan zen, krisi ekonomikoaren testuinguru batean.[1].
Marko politiko zehatzik gabe, sortzen ari ziren sindikatuen harira, langileen lehen matxinada handia Belgika industrialean izan zen. Oldarraldia bortizki erreprimitu zen, dozenaka hildako eragiten matxinatuen artean.