1766ko matxinada
Gipuzkoan gertatu zen matxinada / From Wikipedia, the free encyclopedia
1766ko matxinada Gipuzkoan gertatutako errebolta izan zen, urte hartan zerealak zuen salneurri handiak, eta merkatariek biltegietan zeukatena saldu nahi ez izateak eragindakoa[2]. Testuinguru orokorrago batean, Antzinako Erregimenaren gainbehera eta aldaketa ekonomiko sakonen ondorioa izan zen, eta Madrilgo Esquilacheren aurkako matxinadaren jarraipen gisa ikus daiteke. Jauntxo lokalen gehiegikerien, librekanbismoaren eta aldatzen ari zen nekazaritza munduaren arteko talka ikusteko balio izan zuen[3].
1766ko matxinada | |||
---|---|---|---|
Euskal Herriko matxinadak (XVII - XIX. mendeak) | |||
1766ko matxinadaren ibilbidea, Gipuzkoan eta mugako hainbat herritan.[1] | |||
Data | 1766ko apirilaren 14tik maiatza erdialdera | ||
Lekua | Gipuzkoa eta mugako herri batzuk, | ||
Emaitza | Matxinadaren zapalkuntza | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Matxinadak hildakorik eragin ez zuen arren, deserrira edo kartzelara zigortu zuten hainbat herritar. Jesuitak egozteko eta haien ondasunak konfiskatzeko baliatu zuen Espainiako Koroak, eta Gipuzkoako liberalek onura handiak lortu zituzten erbeste horren ondorioz.