Zimmermannen Telegrama
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zimmermannen Telegrama, sekretupean eta telegrafoz 1917an Alemaniako atzerri ministroak Mexikori eskainitako aliantza militar bat izan zen. Britaniar inteligentziak dekodifikatutako mezu honetan, Lehen Mundu Gerran Mexiko Alemaniarekin bat egin eta AEBren aurka borrokatzeko eskatzen zitzaion.
Telegraman, antzinako Mexikar lurraldeak ziren eta orduan (eta gaur egun) AEBko lurraldeak ziren lurraldeak Mexikori bueltatuko zizkiotela ziurtatzen zuen. Arthur Zimmermannek publikoki aitortu zuen mezuaren igorlea izan zela martxoaren 3an. Ondorioz, AEBko biztanleen zati handi bat sutan jarri zen eta egoera honek AEBk zuen neutraltasuna bertan behera gera zedin lagundu zuen.
Arthur Zimmermann irlandako independestitei lagundu zien baita ere Erresuma Batuaren aurka egiteko eta baita ere Errusiako komunistei Errusiako estatuaren aurka egiteko. Azkenengo bi ekintza hauek ondo atera baziren ere, Zimmermannen Telegrama hankasartzea izan zela hobesten dute historialari gehienek. Izatez, Estatu Batuak gerran sartzea eragin handia izan zuen, errefortzu beliko eta baliabide askoren iturri izan baitzen gerran garaian bere ekonomia oparoari esker. Aldi berean AEBn gerran sartu nahi zuten gutxienei indar moral izugarria eman zien telegrama sekretu honek.