Zerrenda:Ingalaterrako errege-erreginak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ingalaterrako errege-erreginen zerrenda honetan lehenengoa Alfredo I.a da, bere erregealdi eta bere biloba Athelstanen artean (878-926) Ingalaterrako erresuma batzen baita. Galesekiko batasuna 1536an arautu zen, eta Eskoziarekikoa 1707an. Harrezkero Ingalaterrako Errege (edo Erregina) titulua ez zen teknikoki zuzena, nahiz eta erabilera zabala izan. 1801eko Irlandarekiko batasuna 1922an berrantolatu zen, eta estatuko izena Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua da.