Zerrenda:Hauteskundeak Gasteizen
From Wikipedia, the free encyclopedia
1979tik 1999ra Jose Angel Cuerdak kudeatu zuen Gasteizko alkatetza, batzuetan EAJ alderdiaren babesean, beste aldi batez EArenean.
1999tik 2007ra, Alderdi Popularrak izan zuen udal agintea, Alfonso Alonso alkatearen bidez. Agintaldi haren hasieran, PSOEren babesa izan bazuen ere, geroago, PPk gutxiengoan agindu zuen Gasteizen. Horrek proiektuak aurrera ateratzeko desadostasun eta arazoak sortu zituen, inork gehiengorik ez zuelako.
2003ko udal hauteskundeetan, berriz, boto kopuruari dagokionez, PPk 38.248 boto lortu zituen, EAJk eta EAk 36.852, PSOEk 29.996 eta EBk 10.060. Boto baliogabeak 6.277 izan ziren eta zuri bozkatu zutenak 1.723. Aipagarria da boto baliogabeek izan zuten gorakada, ezker abertzaleak Gasteizen udal hauteskunde haietara aurkezturiko zerrenda (Gasteiz Izan) Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpo utzi eta gero.
2007ko udal hauteskundeak PSOEk irabazi zituen, gehiengo erlatiboz. Gasteizko EAE-ANVren hautagaitza legez kanpo utzi zuten, eta, ondorioz, boto baliogabeak ugari izan ziren. Hauteskunde haien ondorioz, Patxi Lazcoz (PSOE) izendatu zuten Gasteizko alkate.
2011ko hauteskundeen ondoren, PP alderdiak eskuratu zituen boto gehien. 2011ko ekainaren 11n Javier Maroto izendatu zuten Gasteizko alkate.
2015eko udal hauteskundeetan, PPk izan zuen garaipena berriro ere, baina azkenean Gorka Urtaran EAJko hautagaia izan zen alkate boto kopuruan hirugarrena geratu arren. Honela izan zen, EAJ, EH Bildu, Hemen Gaude eta Irabazi-ren 14 zinegotzien laguntzari esker. Javier Marotok bere taldeko bederatzi zinegotzien botoak izan zituen.
2019ko udal hauteskundeetan PPk beherakada nabarmena izan zuen, eta laugarren alderdirik bozkatuena besterik ez zen izan. EAJk jaso zuen boto gehien, ondoren PSE-EE eta hirugarren EHBildu. Emaitzen ondorioz, Urtaran berriro hautatu zuten alkate.