Zerrenda:Asturietako erregeak
Wikimediako zerrenda artikulua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Asturietako Erresumak, bere historian, hamahiru errege izan zituen. Nahiz eta zerrenda hau Pelaio buruzagitik hasi, bere burua Asturietako errege aldarrikatu zuen lehen monarka Alfontso I.a izan zen. Monarkia hori 850. urteraino hautazkoa izan zen. Ramiro I.aren heriotzaren ondoren, haren seme Ordoño I.a bozkatua izan gabe igo zen tronura. Ordutik aurrera monarkia oinordetzakoa izan zen.