Zeelandia
kontinente / From Wikipedia, the free encyclopedia
Zeelandia, baita Zeelanda Berria kontinentea izenaz ere ezaguna, antzinako kontinente bat da, orain %93a itsas azpian dagoena Ozeano Barean. 3.500.000 km² ditu, Australiaren azaleraren erdia ia.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Zeelandia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | continental fragment (en) eta submerged continent (en) |
Azalera | 4.900.000 km² |
Eponimoa | Zeelanda |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°S 170°E |
UTC ordua | UTC+10:30, UTC+11:00, UTC+12:00 eta UTC+12:45 |
Estatua | Zeelanda Berria |
Itxi
Zeelanda Berria kontinente honen zati txikia da, orain itsas maila gainetik dagoena. Itxuraz, luzea eta estua da, Zeelanda Berriaren antzera. Duela 25 milioi urte hasi ziren plaka tektonikoen mugimendu bortitzek banandu zuten. Zeelandiaren itsas azpiko zatiak hauek dira: Lord Howe goragunea, Challenger goi-ordokia, Campbell goi-ordokia, Norfolk bizkarra eta Chatham goragunea.
Zeelandian kostaldeko arrantza egiten da eta eskualde batzuetan meategiak egin daitezke etorkizunean.