Xavier Trias
politikari espainiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Xavier Trias i Vidal de Llobatera (Bartzelona, 1946ko abuztuaren 5a) Convergència i Unió alderdiko politikaria da. Bartzelonako alkate izan zen 2011ko uztailaren 1etik 2015eko ekainaren 13ra arte. Frankismoaren ondorengo Bartzelonan, PSOEkoa ez zen lehendabiziko alkatea izan zen. Ezkonduta dago, lau seme-alaba ditu, eta bost biloba.
Datu azkarrak 117. Bartzelonako alkate, Bartzelonako Udaleko zinegotzia ...
Itxi
Aurretik diputatua izan da Gorteetan, Kataluniako Generalitatearen Osasun Sailburua eta Presidentzia Kontseilaria ere izan da. Bartzelonako Unibertsitatean burutu zituen medikuntza eta kirurgia ikasketak.