Xarles Harizpe
politikari frantziarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Xarles Harizpe (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1817ko uztailaren 15a - Lekunberri, Nafarroa Beherea, 1896ko otsailaren 11) politikaria eta euskal idazlea izan zen. Jean Isidore Harizpe mariskalaren iloba zen. Paben ikasi zuen eta Amerikara joan zen hogei urte zituela. Hogeita bost urtez izan zen Ameriketako Habana eta Nouvelle-Orléans hirietan. Euskal Herrira itzuli ondoren, diputatu hautatu zuten Zuberoan 1876. urtean. Erregezale kontserbadorea zen, eta Renaud errepublikazaleari nagusitu zitzaion urte hartan. 1881eko hauteskundeetan ez zuen zorte bera izan.
Datu azkarrak Q59710878, Q59772384 ...
Xarles Harizpe | |||||
---|---|---|---|---|---|
1876ko otsailaren 20a - 1889ko urriaren 14a
1870 - 1892 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Baigorri, 1817ko uztailaren 15a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||
Heriotza | Lekunberri, 1896ko otsailaren 11 (78 urte) | ||||
Familia | |||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||||
Lantokia(k) | Paris |
Itxi
Haren lan politiko batzuk hauek dira: Mauleco arrondisamenduco botz emailer (1889), Escualduner (1876), Basses-Pyrénées-taco boza emaileri.