Xabier Gereño
euskal idazlea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Xabier Lopez de Gereño Arrarte (Bilbo, Bizkaia, 1924ko abuztuaren 12a - ibidem., 2011ko apirilaren 8a[1]) euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina izan zen.[2][3]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Xabier Gereño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1924ko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2011ko apirilaren 8a (86 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, lexikografoa eta ekonomialaria |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Itxi
Euskal idazle oparoenetakoa izan zen:[1] 2003an bakarrik, esate baterako, zortzi liburu argitaratu zituen.[4] Literaturatik kanpo ezaguna da euskara ikasteko hainbat metodo eta hiztegi argitaratu zituelako 1970eko hamarkadan. Izan ere, frankismoaren sasoian Gereño Bilbo aldeko euskaldunik aktiboenen artean izan zen.