Wild Bill Hickok
AEBko herri historiara pasatu den pistolaria, poker jokalaria, urre bilatzailea, sheriffa / From Wikipedia, the free encyclopedia
James Butler Hickock —Wild Bill Hickock ezizenarekin ezagunagoa— (1837 – 1876) esploratzailea, abenturazalea, jokalaria, ehiztaria, pistolaria eta Ameriketako Estatu Batuetako marshalla izan zen.
Wild Bill Hickok | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | James Butler Hickok | ||||
Jaiotza | Troy Grove (Illinois), 1837ko maiatzaren 27a | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Heriotza | Deadwood, 1876ko abuztuaren 2a (39 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Mount Moriah Cemetery (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||
Hiltzailea | Jack McCall (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | William Alonzo Hickok | ||||
Ama | Polly Butler | ||||
Ezkontidea(k) | Agnes Lake Hickok (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | poker jokalaria, pistolaria, urre bilatzailea, Ehiztaria, soldadua eta aktorea | ||||
Enplegatzailea(k) | USMS Pony Express (1859 - | ||||
Izengoitia(k) | Wild Bill Hickok | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Zalduneriako 7. Erregimentua | ||||
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila Indiar Gerrak | ||||
William Alonzo Hickock eta Polly Butler Hickock zituen guraso. James Hickock bere gaztaroko armen eta borrokarako zaletasunak begi txarrez ikusten zituen familia bautista baten sendian jaio zen. Halere bere esku zegoen guztia egin zuen familiako baserria mantendu ahal izateko, bere aitak semea beti estatubatuar Mendebalde Urruneko erromantizismoaz gogoetan zegoen ameslari baten gisan ikusi zuen.
1855an Hickock zaldi gurdietako gidari modura beharrean hasi zen, lanbide gogor eta oso arriskutsua. Legeak jarraitzen zionez, Bill Hickock izena bereganatu zuen, era honetan kinka larrian egonez gero bere anaia William zela pentsatu zezaten. Laster Wild Bill (Bill Basatia) izendapenarekin ezagun egin zen. Garai horren ondoren, James Butler Hickock, behin betiko Bill deitua izan zen, Nebraska eta Kansaseko herrietan karguak eskatu eta lortu zituen. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Batasuneko Gudarostearen alde borrokatu zen, gudaldi honetan esploratzaile, tiratzaile eta jokalari profesional ospea bereganatu zuelarik. Bere sheriff jarduera eta jokorako grinaren artean Hickock tiroketa ugaritan nahasi zen, azkenik karta jokoan ari zelarik Deadwoodeko (Dakota) saloon batean erail zutelarik, Jack McCall izeneko jokalari baten eskuz, honek garondoan tiroa eman ziolarik. Kondairaren arabera erail zuten unean bi bateko eta bi zortziko bikote bikoitzak omen zituen; ordudanik, jokaldi hau "Hilaren Eskua" bezala ezagutzen da. Bere ezizenak ("Wild Bill" ezizenak "Bill Basatia" esan nahi du) beren atal ezberdinetan nabarmendu diren William izeneko beste hainbat pertsonaiei ezizen beraz deitu izan daitezen balio izan du (nahiz eta bere benetako izena William ez izan). Hickocken zaldiak Black Nell ("Nell Beltza") deitzen zen, eta bere arma gustokoeank marfilezko heldulekua zuten Colt 1851 Navy bi errebolber izan ziren, halere bere erronka eta norgehiagoketan beste arma batzuk erabili zituen.