Vigdís Finnbogadóttir
politikari islandiarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Vigdís Finnbogadóttir (Reykjavik, 1930eko apirilaren 15a) islandiar politikaria da. Hauteskunde bidez aukeratutako emakumezko lehen estatuburua da (1980-1996). Frantses filologia ikasi zuen Grenobleko eta Sorbonako unibertsitateetan. Ondoren, Antzerkiaren Historia ikasi zuen, Danimarkan lehenengo eta Suedian gero. Ikasketak bukatu ondoren, Islandiara itzuli zen irakasle gisa aritzeko. Ospe handia eman zion kultura-saio bat aurkeztu zuen telebistan. 1972an, Reykjavikeko Antzoki Hiriko zuzendari izendatu zuten. 1980an, estatuko lehendakari aukeratu ondoren (hautagai independente gisa), Islandiaren nortasun kulturala eta nazionala sustatu eta zaintzearen alde lan egin zuen. Hamasei urtez egon zen postu horretan. Lehendakari zela, Rio de Janeiron 1992an egin zen Lurraren Goi Bilerara joan zen, eta rol garrantzitsua izan zuen bertan. 1996ko hauteskundeetan, Olafur Ragnar Grimssonek hartu zuen lehendakaritza.
Vigdís Finnbogadóttir | |||
---|---|---|---|
1980ko abuztuaren 1a - 1996ko uztailaren 31 ← Kristján Eldjárn - Ólafur Ragnar Grímsson → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Reykjavik, 1930eko apirilaren 15a (94 urte) | ||
Herrialdea | Islandia | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pariseko Letren Fakultatea Islandiako Unibertsitatea Kopenhageko Unibertsitatea Joseph Fourier University (en) | ||
Hizkuntzak | islandiera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Nazio Batuen Erakundea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Independence Party (en) |
- Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.