Verano azul
From Wikipedia, the free encyclopedia
Verano azul (euskaraz "Uda urdin") TVE telebista kateak ekoiztu eta Antonio Mercero lasartearrak zuzendutako espainiar telesaila bat izan zen.
Verano azul | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Antonio Mercero |
Izenburua | Verano azul |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 1 |
Atalak | 19 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia dramatikoa |
Hizkuntza | gaztelania |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Antonio Mercero |
Antzezlea(k) | |
Antonio Ferrandis Miguel Joven (en) Pilar Torres Juanjo Artero José Luis Fernández (en) Miguel Ángel Valero (en) Gerardo Garrido (en) Cristina Torres María Garralón (en) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Carmelo Bernaola |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | La 1 |
Hasiera-data | 1981eko urriaren 11 |
Amaiera-data | 1982ko otsailaren 14a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Costa del Sol |
rtve.es… | |
1981eko urriaren 11a eta 1982ko otsailaren 14aren artean lehebiziko aldiz TVE1 katean igandero eta arratsaldeko 16:05etan aireratu zen, Espainia mailan berehalako arrakasta eta ikusle kopuru handia izan zuelarik, harrez gero behin eta berriz berraireratu delarik, espainiar kultura herrikoian ikur edo telesaila oso ezaguna bilakatuz. Espainiatik at ere hainbat herrialdeetan aireratu zen: Hego Amerika, Portugal, Frantzia, Jugoslavia, Bulgaria, Polonia eta Txekoslovakia.
Telesaila bai diru nahiz denbora aldetik aski garestia izan zen, 19 atal izan zituen, aurretik 1979ko abuztuaren amaiera eta 1980ko abenduaren artean Málagako probintziako kostaldeko Nerja udalerri eta turismogunean filmatu zen.