Variskar orogenia
Devoniarraren eta Permiarraren artean gertatutako ziklo orogenikoa, hainbat mendi-sistema osatu zirenekoa (Appalacheak, Europaren erdialde eta hegoaldeko eta Asiaren erdialdeko mendiak) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Variskar orogenia edo hertziniar orogenia plaka tektonikoen mugimenduaren ondorioz mendikateen sorrera ahalbidetu zuen prozesu geologikoa izan zen. Paleozoiko amaieran gertatu zen, Devoniar (duela 380 milioi urte) eta Permiar ( duela 280 milioi urte ) garaien artean. Gondwanaren eta Laurasiaren arteko talkak eragindako prozesu geologikoa izan zen orogenia hertziniarra, Pangea superkontinentea eratu zuena.