Võ Nguyên Giáp
From Wikipedia, the free encyclopedia
Võ Nguyên Giáp (Lộc Thủy, Vietnam, 1911ko abuztuaren 25a - Hanoi, Vietnam, 2013ko urriaren 4a) militar komunista bat izan zen, Ho Chi Minhekin batera Indotxinako Gerrako (1946–1954) eta Vietnamgo Gerrako (1955–1975) heroia, bere herrialdea askatzeko borrokan. Bi gerra antikolonialista horietatik lehenengoan, Frantziaren aurka borrokatu zen; bigarrenean, Ameriketako Estatu Batuen aurka. XX. mendeko estratega hoberenetakotzat joa,[1] ezaguna da Nguyenen esaera hau: «Estrategian bat hamarren aurka, taktikan hamar baten kontra» (hau da, baliteke txikiak handiari irabaztea epe luzean, egunez egunekoan etsaia baino boteretsuagoa baldin bada).
Datu azkarrak Minister of Defence (en), Vietnamgo Biltzar Nazionaleko kidea ...
Itxi