Urteberri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Urteberria urtearen lehen eguna da[1][2]. Jaialdi honen data egutegiaren arabera aldatzen da. Ohikoena urtarrilaren 1a da, munduko herrialde gehienetan erabilitako eta Gregorio XIII.a aita santuak 1582an ezarritako gregoriotar egutegiarena. Euskalherrian, Gabonzaharra ospatzen da bezperan. Iparraldean gorde den tradizioan, urteko lehen egunari urtats esaten zaio,[3] urtearen hasiera denez. Baztanen eta bertze hainbat lekutan "Urtetx, urtetx!" esaten dute urteberriko kantaren amaieran.
- «Urteberri» orriak hona dakar. Bestelako esanahiei buruzko orria hau da: «Urtarrilaren 1»