Urkuluko uharka
Aretxabaletan dagoen uharka / From Wikipedia, the free encyclopedia
Urkulu Gipuzkoako hego-mendebaldean dagoen urtegi bat da, Debagoieneko eskualdean eta Aretxabaletako udalerrian kokatua. Zehazki, Aretxabaletako Larrino, Aozaratza eta Goroeta auzoek eta Kortaburu, Markiategi eta Urrexola auzuneek inguratzen dute. Itsas mailatik 331-341 metro gorago dago.
Datu azkarrak Urkulu, Mota ...
Urkulu | |
---|---|
Mota | urtegi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′22″N 2°28′43″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Eskualdea | Debagoiena |
Udalerria | Aretxabaleta |
Itxi
1975ean eraikuntza lanak hasi ondoren, 1979an bete egin zuten, Urkulu ubidetik ur gehien jasoz, baina baita Bolibar erreka eta Arantzazuko arrotik ere.
Edukia 16.30 Hm³ da.