Txikipedia:Zorri
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zorriak (Phthiraptera) hegal gabeko intsektu txikiak dira. Ugaztun eta hegaztien parasitoak dira (ostalari batean edo haren barruan bizi den eta ostalariaren kontura elikatzen den organismoa). Zorriak ostalarien ile edo lumaian ezkutatu egiten dira eta bertan jartzen dituzte euren arrautzak. Zorriaren arrautzari bartz deritzo. Zorri espezie ezberdinak ostalari zehatz bati moldatzen dira, ostalari mota bakoitzak zorri mota bereziak dituelarik. Gainera, zenbait zorri animalia baten zonalde jakin batean bizitzeko moldatuta daude. Esan bezala, ia ugaztun eta hegazti espezie guztiei eraso egiten diete zorriek, baita gizakiei ere: buru-zorria (Pediculus humanus capiti), gorputz-zorria (P. humanus corporis) eta pubis-zorria (Phthirus pubis) kasu, gizakiaren parasito dira. Ez dute gaixotasunik transmititzen, baina pedikulosis izeneko gaixotasuna sortzen dute gizakietan, zeinak azkurea eragiten duen.