Txikipedia:Troposfera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Troposfera, atmosferaren lehenengo geruza da, lurrazaletik gertuen dagoena. Lurretik hasi eta 8 eta 14 km bitartera iristen da; beraz, batez beste, 12 km-ko lodiera du, gutxi gorabehera. Meheagoa da poloetan.
Geruza honetan dago arnasten dugun airea, bai eta hodeiak ere. Airea trinkoagoa da beste geruza batzuetan baino. Izan ere, troposferak atmosfera osoaren masaren hiru laurden ditu. Airea % 78an nitrogenoz eta % 21ean oxigenoz osatuta dago. Azken % 1a argoia, ur-lurruna eta karbono dioxidoa da.