Txikipedia:Sozialismo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sozialismoa pentsamendu, mugimendu edo doktrina politiko, sozial eta ekonomiko bat da; mugimendu honek gizarteko klase apalen alde egitea bilatzen du, eta, horretarako, gizartearen interes orokorra banakoen interesen gainetik jartzen du, Estatuaren erakundeez baliatuz. Nolanahi, hitz edo termino horrekin joera politiko desberdinak izendatzeko erabili izan da denboran zehar, hasi sozialdemokraziatik eta marxismoraino edo sozialismo iraultzaileraino.
Sozialismoa XIX. mendean sortu zen, Industria Iraultzaren garaiko langileen bizimodu latzaren aurka borrokatzeko; bereziki, Karl Marxen doktrinan du jatorria, marxismoan, alegia.
Oro har, kapitalismoaren aurkako mugimendu moduan eratu zen, gizarteko baliabideen eta aberastasunaren banaketan oinarrituta, pertsona guztiei bizimodu duina eman ahal izateko.
Historikoki, ezkerreko joera politikoen artean kokatu da, justizia soziala, berdintasuna eta elkartasuna bilatzen dituzten indar politikoen artean.