Txikipedia:Riga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Riga Europako ipar-ekialdeko hiri bat da, bai eta Letonia izeneko herrialdeko hiriburua eta hiririk handiena ere. 2017ko datuen arabera, ia milioi bat lagun bizi dira hirian eta haren inguruetan; Letonia osoko biztanleen erdia da hori, gutxi gorabehera. Bestalde, hiru herrialde baltikoetako hiririk handiena da.
Hiria Letoniaren erdialdean dago, itsaso Baltikoaren ertzean, Mendebaldeko Dvina izeneko ibaiaren ahoan. Hiriko alde zaharra ibaiaren eskuinean dago eta UNESCOk Gizateriaren Ondasun izendatu zuen 1997an.
Rigak garrantzi handia du herrialde baltikoetako ekonomia eta finantzetan (bankuak). Industriako sektorerik indartsuenak zurgintza, kimika eta botikagintza, garraioa eta metalgintza dira. Rigako portuak herrialde baltikoetako jarduerarik handiena du. Turismoak ere gero eta pisu handiagoa du.