Txikipedia:Poligono
From Wikipedia, the free encyclopedia
Poligonoa (poli=asko, gonia=angelu) irudi geometriko lau bat da, lerro zuzenez osatuta eta itxita dagoena. Ondorioz, poligonoak itxita egon behar duenez, zuzenki guztiek elkartuta egon behar dute. Zuzenki hauei alde deitzen zaie, eta bi zuzenki lotzen diren puntuari erpin. Poligonoaren barruko aldetik begiratuta, erpinek angeluak osatzen dituzte.