Txikipedia:Pirinioetako sarrio
From Wikipedia, the free encyclopedia
Pirinioetako sarrio (Rupicapra pyrenaica), animalia ugaztun bat da. Gorpuari dagokionez, ahuntzen antza dute. Bai arrek bai emeek adarrak dituzte, baina arren kasuan, adarrak lodiagoak dira eta punta aldean itxiagoak. Gorputzaren kolorea marroia da eta buruan zein hanketan kolore beltza nabaria da. Luzerari dagokionez, 1-m eta 1,5-m inguru neurtzen dute. Isatsaren tamaina, 4-cm ingurukoa da, hau da, ez oso handia. Ar helduak 40 kilo pisatzen dute emeek, aldiz, 30 kilo inguru.