Txikipedia:Olympe de Gouges
From Wikipedia, the free encyclopedia
Olympe de Gouges (jaiotzez Marie Gouze; Montalban, Guiena eta Gaskoinia, Frantziako Erresuma, 1748ko maiatzaren 7a - Paris, Frantziako Lehen Errepublika, 1793ko azaroaren 3a), Frantziako Iraultzan parte hartu zuten emakume feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumearen eskubideak isildu zituen. Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe. Horregatik, Gougesek, besteak beste, Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izan zitzaten. Era berean, eskubide horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza egin zituen eta horregatik Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen.
👶 Jaiotza 1748ko maiatzaren 7a Montauban |
💀 Heriotza 1793ko azaroaren 3a Paris |
🔨 Lanbidea antzerkigile |
📷 Argazkiak ikusi |
1793an gillotinaz hil zuten, baina, beste emakume askorekin batera. Emakume haiek abiarazi zuten gaur egun, arte mugimendu feminista.