Txikipedia:Metro
From Wikipedia, the free encyclopedia
Metroa sistema metriko hamartarrean luzera neurtzeko erabiltzen den oinarrizko unitatea da. Metroaren laburdura m da.
Luzera neurtzeko unitate hau (eta sistema metriko hamartar osoa) Frantziako Iraultzaren garaian sortu zen eta ia mundu osora zabaldu zen geroztik, oso beharrezkoa zelako ahalik eta leku gehienetan neurtzeko modu berberak erabiltzea. Hasieran, metroaren neurria zehazteko, Parisko meridianoan neurtuta Ipar Poloaren eta Ekuatorearen artean dagoen distantzia hartu zuten oinarritzat: distantzia hori 10 milioiz zatituta (1/10.000.000) izango zen metroaren definizioa. Gaur egun, aldiz, beste definizio zehatzago bat erabiltzen da: argiak hutsean segundo baten 1/299.792.458renean egiten duen distantzia.